andoni egana
HITZ ETZANAK

Epaiketa

2018ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
New Yorketik lau-bost ordura geunden, Massachusetts-eko herri batean. Bazuen konfiantza nire mahaikideekin eta bertan bizi zen gizon batek hurrengo egunean bidaia bati ekin behar ziola kontatu zigun natural-natural. Autoa hartu eta New Yorkera joan behar zuela, larunbata goizez, anaiaren ezkontzara. Gonbidapena heldu zitzaionean ez joatea pentsatu omen zuen, baina hurrengo astelehenean New Yorken bertan epaiketa bat zeukanez, bidaia baliatzea erabaki zuen. Ez zekien gurasoak ezkontzara hurbilduko ziren edo ez, ama Floridan bizi baitzen eta aita... Ez zekien anaiaren ezkontza ospakizunean zer moduz moldatuko zen. Izan ere, asteleheneko epaiketa ika-mika bat konpontzeko bidea baitzen, beraren eta... ezkontzera zihoan anaiaren artekoa!

Ez genuen deus esan entzule ginen euskaldunok. «Gu ez gara horrelakoak» irakur zitekeen, ordea, gure begiradan. Sustraituagoak gara gu. Familia eredu askotarikoagoak ditugu orain guk ere, baina hainbesteko deserrotzea arrotz zaigu.

Nolakoak gara, bada, gu? Ez dakit... Aspaldiko pasadizoa etorri zait burura etxeko langileen egoera eta Gizarte Segurantza eta langile horien jatorria eta langile horien soldatak eta zaintza lana eta... aipatzen dituen herenegungo BERRIAko erreportajea irakurtzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.