andoni egana
HITZ ETZANAK

Bazarra

2018ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Aste honetan Lander Martínez Elkarrekin-Podemos-eko legebiltzarkideak Erkidegoko aurrekontuei buruzko negoziazioak eta batzarrak salerosketarako bazar bat baino ez zirela salatu zuen. Euskarara ekarri ninduen senak. Eta pentsatzen jarri nintzen egungo gizartean batzar gehienak direla bazar, Pertsia eta pertza ere aski hoskideak direla, eta politikariek oro har zeinen gutxi baliatzen duten hitzen azala, eta hitzen itzala, ustez kontu mamitsuagoetan katigatzeko.

Beste bati, euskaraz ari zela, oraintsu entzun nion «Caínenak ikusi» beharko genituela ez dakit zein erabaki hartuz gero. Eta pena eman zidan Caínenganaino joan behar izanak. Hurbilago eduki dugu euskaldunok gauza bera adierazteko erreferentzia. «Elorrio ikusi» entzun izan dut beti gurean senperrak eta bi jasan beharra tokatu denean. Caínengana jota, ezaguna da anaia hiltzeagatik Jainkoak ezarri zion zigorra: lurra landuko zuen etengabe, eta lur horrek ez zion fruiturik sekula emango; alderrai ibiliko zen munduan luzaroan, eta hobenaren kondena ongi bai ongi ordain zezan eta inork ez zezan egin zuenarengatik hil, marka bat marraztu zion bekokian...

Baina zein beldur zeukan Jainkoak? Nork hil behar zuen Caín aita eta ama baino geratzen ez bazitzaizkion?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.