andoni egana
HITZ ETZANAK

Txandan

2018ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Noiz eta orain gogora ekartzeak garaiz kanpokoa dirudi, baina hangoa da Eguberri goizez etorri zaidan lehen irudia. Joan den hogeitaka urtean, abuztuko azken astelehenez Urbiara igotzen gara kuadrilla handi samar bat.Asko eta askotarikoak izan ohi gara. Otordua egiten dugu «Tontor»ren armonia onean, presarik gabekoa eta oparoa. Joaten hasi eta urte batzuen buruan, norbait ohartu zen zer gertatzen zitzaigun. Ongi laburbildu zuen : «Aizue, ederra da hau! Kalean beti norbait moxkortzen da, baina beti bera. Eta hemen, mendian, urtea joan eta urtea etorri, beti norbait moxkortzen da, baina beti diferentea!». Eta halaxe zen.

Eguberri jaien inguruan egiten diren otorduetan ere horrelako zerbait gertatzea litzateke osasungarrien. Urtean joan eta urtea etorri kuadrilla bertsua bildu eta beti norbait moxkortzea, baina beti pertsona diferentea. Hartara elkar hobeto ezagutuko genuke. Amonak txispatzean ze joera hartzen duen; koinatuak zein dituen bere egiak; kanpoan bizi den ilobak ze kantu abesten dituen; zein den alabari atsegin zaion txistekera… Eta mahairatzeko unean emozio handia sortuko litzateke aurten nork harrapatuko.

Huskeria dirudien hau ez da akaso hain huskeria. Dibertsitate eta dibertsio hitzek erro bera dute…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.