andoni egana
HITZ ETZANAK

Albistea

2019ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Propio ibili behar izan duzu bila. Zeu saiatu ezean, jakin gabe pasatuko zinen. Ikusi dituzu futbolariaren hainbat argazki; ikusi duzu aurrelariak askotariko elastikoekin sarturiko gol mordoxka; entzun dituzu, Argentinatik konexioa eginda, haren aita-amen hitzak eta negar-zotinak; entzun dituzu taldekide-ohien hitzak ere; hegazkinaren ezaugarriei buruzko adituen hitzak ere entzun ahal izan dituzu; Frantzia eta Britainia Handiaren mapak eta hegaldiaren ustezko ibilbidea ere xehatu dituzte irudietan; erreskate lanetan dabiltzan itsasontzi eta helikopteroak ere ikusi dituzu...

Baina propio aritu behar izan duzu bila. Sumatzen zenuen hegazkina txikia, hegaldia laburra eta bera trebea izan arren ez zela bakarrik joango. Eta ez zihoan bakarrik, ez. Ahalegindu egin behar izan duzu, ordea, beste bi lagun ere galdu direla jakiteko. Futbolariarekin batera, hegazkin gidaria eta laguntzaile bat zihoazen. Ez duzu astirik edo argirik izan «laguntzailea» gidariarena edo futbolariaren laguntzaile zen aletzeko.

Ezaguna bezain aspaldikoa da pasadizoa. Irratiz bota omen zuen esatariak. «Gaur, Atotxan, Realak bat... eta besteek bi». «Besteek bi» hori, bere bitxian, duinagoa iruditzen zait beste biak bazirenik ere ez azaltzea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.