andoni egana
HITZ ETZANAK

Berandu

2019ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Demagun une honetan mesedeak baino ez ditudala zor. Huskeriak. Noizbait baiezkoa eman, edo ezezkoa emateko adorerik eta argudiorik bildu ez, eta zorretan dauzkadan lantxoak. Ez dira hil ala bizikoak, musu-truk eginak izango dira... baina hitza eman eta oraindik bete ez izanak sortzen du desasosegu bat, desasosegu hitza bezala urdailean sigi-saga darabilzuna.

Horrelakoetan, neure burua lasaitze aldera edo, askoz ere lan handiagoetan askoz ere atzerapen handiagoa eragin dutenez akordatzen naiz. (Reality-ek ere horrexegatik daukate hainbesteko arrakasta, ezta? Geu baino jende mixerableagoren tolesduren berri izateak errugabeago bihurtzen gaituelako).

Abiadura handiko trenaren Astigarragatik Hernanirako tartea abian jarri nahi du Eusko Jaurlaritzak. Orain zortzi urte hasi, eta azken lau urtean geldirik egon da nonbait. Lau-bost urte barru bukatzea espero omen dute. Lehengo trenaren eta datorrenaren elkargunea sortzea; Urumea ibaia eta etxe eta bestelako eraikinak saihestu beharra... pittinen bat berandutu egin dira. Ez zegoen ba ingurua lehen ere sarraskitu gabea, biribilgune, scalextric eta noranahirako errepidez! Kaltea eta gainera berandu! Zor ditudanak beste apurren bat atzendu eta bertsoak jartzeko gogoa sortu zait...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.