Onintza Enbeita.
BIRA

Ordaina

2019ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Bilboren aldaketa noren alde egin den erakusten du Iberdrola dorreak. Langileen uri zikinetik aberatsen eta turisten hiri zurirako bidearen ikono printzipaletakoa da. Bizkaiko hiriburua paseatzeko lehen baino leku atseginagoa dela esaten digute, baina ezin dugu bidean galdutakoa ahaztu. Are oraindik, jakin dakigunean eraldaketa horretan nortzuei eta nork egin nahi izan dien mesede. Hor dago Iberdrola dorrea: 25 milioi euro ordaindu zituzten bilbotarrek dagoen lekuan egon dadin. Hori gutxi balitz legez, argindar enpresaren egoitza zaharra birkalifikatu, eta luxuzko etxebizitzak egin zituzten. Eta bilbotarrek, hala ere, beste guztion moduan, Iberdrolak eskaintzen dien argi indarra ordaindu egin behar dute: deskonturik gabe. Eta bilbotar gehienek, hala ere, ezin izango dituzte luxuzko etxebizitza horiek eskuratu. Eta bilbotar batzuek, hala ere, jarraituko dute esaten egin diren aldaketa guztiak guztion onerako izan direla.

Orain arteko mesedeak ahaztu egin dituzte dorrearen jabeek, ordea. Hogeita bosgarren solairua bisitariei irekiko diete, baina sarrera ordaindu egin beharko dute handik goitik botxoa ikusi nahi dutenek: bederatzi euro. Arin ahaztu dituzte bilbotarrek emandako milioiak. Bai ba, esaten zuen bada gure aitonak: ondo eginaren pagua, ate ondoan palua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.