Onintza Enbeita.
BIRA

Eztabaida

2019ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Gure gizarte honetan harritzen nauen gauza bat badago. Bakoitzak bereari bakarrik begiratzen dio, jendeak ahalik eta ondoen bizi nahi du, eta berdin dio noren gainetik pasatu behar duen horretarako. Hori bai, taberna batean eztabaidan ari diren pertsona bi ikusiz gero, urduri jartzen gara. Izango dira kolpeka amaitzen diren diskusioak, baina gehienak sanoak izaten dira. Gurean beti eztabaidatu da. Osaba Morrisek esaten zuen bezala, berba altu egitera ohituta gaude; gustatu egiten zaigu. Eta aizue, ez da ezer gertatzen, poteoan ere denok elkarrekin ibiltzen gara: eztabaidatzeak askatu egiten gaitu.

Etxera joan baino edozer gauza hobea den gau horietako batean bertsotan hasi ginen soziedadean. Horrelakoetan filosofatzea ere ohikoa da, eta hor ibili ginen, bizitzaz eta munduaz. Laster etorri zitzaigun bat bakeak egiteko asmoz: «Diskutitzen ari zarete, haserre zaudete». Ezetz esan genion, eztabaidan ari garela, baina ez geundela haserre. Ez zuen oso ondo ulertu gure planteamendua. Eta ez dut ulertzen edonori ostiak eskaintzen ari den jendea beste bi eztabaidan ari direlako larritzea. Hitz egitea, iritzi desberdinak trukatzea, eztabaidatzea oso sanoa da. Ez dut uste oso emankorra izango denik eztabaidatzea ahazten zaion gizartea, argumentaziorako gogorik ez duen jendea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.