Onintza Enbeita.
BIRA

Barraskiloak

2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Pozik egon naiz barraskilo operazioaren irudiak ikusten. Denak ez dira irudi atseginak izan: egunen batean, Ertzaintzak onerako harrituko gaitu, baina oraingoan ez da gertatu. Hainbeste kotxe geldi, ez aurrera ez atzera ikustea komikoa izan daiteke, baina nahita egindako zerbait dela jakinda, indar handia dauka ekimenak. Gainera, gauza asko utzi ditu bistan. Esate baterako, ekimena zalantzan jarri duten agintari zenbait izan ziren, Biarritzen mundu mailako zapaltzailerik eta hiltzailerik handienak bildu zirenean, mugan pazientzia izan genezan eskatu zigutenak. Mugak buruan dituenarekin ez dago askatasunik!

Informatiboetan aditzera eman dutenez, istripu batek eragin ditu ilararik handienak, eta hura atondu dutenean, kamioi batzuk baino ez dira geldi ikusten izan. Ez diot inori intentzio txarrik leporatu nahi. Litekeena da kazetariak ere ilaran oso atzean gelditzea eta ezin izatea egunak eskatzen zuen lana ondo egin.

Asko poztu nau ekimenak, eta ilusioa egin dit Euskal Herrian ere tsunamirako aukerak daudela jakiteak. Orain bai, derrigor behar genuen Katalunian gertatu dena gertatzea halakoak egiteko? Hainbeste kostatzen da ulertzea guk ere askatasuna zor diogula geure buruari? Guri egin digutena ez da nahikoa ganorazko oldarraldia antolatzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.