andoni egana
HITZ ETZANAK

Ados

2020ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Guztiok ados egongo gara, guztiok adostasun batera iristea ezinezkoa dela onartzeko orduan. Alferrik ahalegintzea da orduan adostasun bila. Baina aldi berean bat baldin bagatoz adostasunera ezin dugula iritsi, badugu elkarrekiko adostasun punttu bat... eta mereziko luke gehiagoren bila ahalegina egitea. Ados? Ez. Esan ez dugu ba, guztiok adostasunera iristea ezinezkotzat hartzen dugula? Bai, baina horretan behintzat ados gauden momentutik...

Luza genezake soka nahi hainbat. Hitzak, eta esaldiak, nahi adina bihurritu daitezke logikarik hautsi gabe. Efektu komikoa ere lortuko genuke gurpil zoroan tematuz gero. Eta halatsu, logika horren baitan, irudikatzen dut nik Espainiako Gobernu berria ahalbidetu(ko) duten bileren garapena.

«Hitz egin egin behar dugu». «Gauzak hitz eginda konpontzen dira». «Eser gaitezen». «Elkarrizketa da bidea». Esaldi ponpoxoak. Onartuak. Topo egiten dugu topikoan. Baina horiek ere badute ifrentzua. Zertaz hitz egin behar dugu? Beti konpontzen al dira gauzak hitz eginda? Ez al dugu hobe zutik segi? Muga ezarriak dituena elkarrizketa da ala berriketaldia? ERCk hartu duen bideak mila zalantza eta eztabaida sortuko zituen. Ez dakiguna da etorkizunean eragingarri izango den ala ez. Beste behin ere ezjakintasunak adostuko gaitu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.