Onintza Enbeita.
BIRA

Azalpenak

2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Bederatzi urte baino ez ditu. Tarteka lo egiten omen dudan etxe horretan zenbat ohe dauden galdetu dit: «Bakarra», esan diot. Begira-begira gelditu zait, eta ea maiteminduta nagoen galdetu dit zuzenean, horrek zer esan nahi duen ulertu egingo balu bezala. Pentsatzen gelditu naiz: baietz esan diot, hala uste dudala. Orduan galdetu ditea asko edo gutxi nagoen maiteminduta, eta behin umearekin komunikatzen hasita, «asko» esatea egokiagoa iruditu zait. Izan ere, zer da gutxi maitemintzea? Alkoholik gabeko ardoa? Azukrerik gabeko txokolatea? «Orduan laster ume bat izango duzu», izan da bere azken sententzia. Eta zelan esango diot nik bederatzi urteko ume horri maitemindu naizen bakoitzean ume bat izan banu, dozena bat ume gutxienez izango nituzkeela orain? Nola izango naiz ni esplikatuko diona sexuak ez duela derrigor umerik sortzen edo bikote askok egiten dituztela umeak elkarrekin maiteminduta egon gabe?

Norbaitek, norbaitzuek edo mundu guztiak azaldu dio umeari pertsona bi elkartzen direnean, umeak egiteko elkartzen direla: familia nuklear bat sortzeko. Badakit errazena guri esan zizkiguten mantrak errepikatzea dela, eta gero, umeak erabaki dezala bere bidea nola eraiki; geuk erabaki dugun moduan. Baina egunen batean esplikatu beharko ditugu gauzak desberdin, edo?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.