Onintza Enbeita.
BIRA

Etiketak

2020ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Badakit desberdina dela jendetza zabalari lesbiana zarela edo heterosexuala zarela aitortzea. Horregatik iruditzen zait garrantzitsua normatiboak ez diren gure praktika guztiak lotsarik gabe esatea. Normak aukera sexual guztiak normaltzen ez dituen bitartean, ezkutuan gorde nahi dutena ikusarazi egin behar da. Ordea, azkenaldian, etiketekin erretzen hasi naiz. Egiten duguna egiten dugula, beste gauza bat gara jendearentzat.

Gizon bati muxu ematen diozu kalean, eta etxera joan aurretik norbaitek esaten dizu zu lesbiana zinela uste zuela. Eta lagun bati kontatzen diozu neska batekin oheratu zarela eta hiru minutuan hogei aldiz galdetzen dizu ea heterosexuala izaten jarraitzen duzun. Ikusten zaituzte hondartzan haien ustez zurea ez den bikotekidearekin, eta whatsappeko taldera polimaitasunaren inguruko artikuluak bidaltzen dizkizute kuadrillakoek. Eta hor ari zara zu guztiei azalpenak ematen: ez begira, ni ez naiz, bueno agian izango naiz, kontua da orain maite dudala… eta pena ematen dizu zeure burua entzute hutsak.

Eta orain gonak janzten dituen tipo baten kasua heldu zait eskuetara. Homosexuala, transexuala edo trabestia dela pentsatzen ei du jendeak, baina bera gizon zuri heterosexuala baino ez da. Eta munduak ezin du etiketatu, eta etiketatu ezinak mundua urduri jartzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.