Onintza Enbeita.
BIRA

Edozer

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Ile kolore berriarekin ikusi ninduenean gustatu egiten zitzaiola esan zidan. «Edozeri emanda nago», esan nion. Ezetz esan zidan, ez esateko halakorik: «Edozeri ez Onintza, denari edo denetik». Segituan konturatu nintzen ez dela berdin edozer edo denetarik esatea. Edozeri emanda dagoenak ez du gauzei mugarik edo gogorik edo lehentasunik ezartzeko asmorik. Denetarik nahi duenak edo denari emanda dabilenak izan ditzake, ordea. Orduan, telebistaren aurrean «dena sinisten ari gara» esan zuen etxekoari zuzentzeko beharra sentitu nuen: «Dena ez, edozer sinisten ari gara».

Ez dut sinisten kutsatu gehienak aisialdian kutsatu direnik. Eta bai, nik maskara jantzi egiten dut, eta distantziak gorde egiten ditut. Ez nago esaten duten guztiaren kontra, baina edozer esatearen kontra nago. Kultura bera ere ez da segurua, antza. Zenbat jende kutsatu da bertso saio batean hau dena hasi zenetik?

Ez dugu txapelketarik jokatuko Bizkaian: erabaki logikoa da. Bertsolariontzat, Bizkaiko Bertsozale Elkartearentzat txapelketa ez da edozer: denaren zati handi bat da. Eta aurten ez dugu jokatuko, baina ez dezagun bertsolaritza edozeren pare utzi. Bertsotan egin egingo dugu, eta lehia ez denez dena, ia edozer egiteraino eutsiko diogu hainbeste maite dugun adierazpide kulturalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.