Onintza Enbeita.
BIRA

Ereduak

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Ez omen zuen aldageletan homosexualik nahi. Hala esan zuen Ivan Rakiticek behinola. Gizonezkoen lehen mailako futbol ligan ari da oraindik. Egun, Espainiako ligan. Zenbat jarraitzaile dituen jakinda, ematen duen eredua zaindu egin behar luke, baina adierazpenok egin zituenean lotsagarri aritu zen eredugarri baino gehiago. UEFAk umezaroaren enbaxadore izendatu du. Ez dut zalantzan jarriko haren kirol gaitasuna, baina halako kargu batek zelaitik kanpo ere konpromisoa eskatu behar luke. Egia da urte batzuk pasatu direla Rakiticek adierazpen haiek egin zituenetik, eta sare sozialen munduan ez gaudela inor garbirik. Edozein momentutan edozer aurpegiratu dakiguke, eta horrek asko zailtzen du iritziak egokitu edo aldatzeko edo gauzak denborarekin ulertzeko eskubidea.

Hala ere, idatzi izan dira manifestuak futbol jokalari homosexualei bidea erraztu nahian eta egin dira adierazpenak haien alde. Pentsatzekoa da UEFAk, halako kargurako enbaxadore egokia aukeratzeko, gai asko jarriko dituela mahai gainean; horietako bat izan daiteke homofobia. Adibidez, kasu honetan, homosexualei lehen mailako gizonezkoen futbol ligetan bizitza errazteko bidea egin dutenen artean izango da kargu hori betetzeko moduko norbait, kargua adierazpen homofoboak egin dituen norbaiti eman ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.