Onintza Enbeita.
BIRA

Gazteak

2021eko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Inkisizioak haren dogma sinetsi nahi ez zuena jazarri eta erre egiten zuen garaian, salaketa latzak egin ziren auzoen artean. Albokoaren ustezko sorginkeriak aitortzeak norbere burua libratzea zekarren, eta asko torturatu, zigortu, estigmatizatu eta erre zituzten beldurrak eragindako gezurretan oinarrituta. Antzerako zerbait kontatzen zuten gure aitona-amonek gerra zibila deitu ziotenaren osteaz: inguruan autoritateren bat sumatuz gero, laster esaten omen zuen jendeak nortzuk ziren gorriak edo abertzaleak. Arriskuaren aurrean animalia askok erakusten du bere burua babesteko joera, eta pertsonen kasuan, horretarako ondokoa zapaltzea arrunta dela.

Gure ekintzak zaintzen baino denbora gehiago pasatzen dugu albokoenak epaitzen. Beti gure talaiatik. Beti gure zirkunstantzien arabera. Gazteen inguruan esaten ari den guztiak argi uzten du zein gizarte klase garen. Norbaitek izan behar du izurria ezin gaindituaren errua, norbait erre behar da. Eta ez dezagun itxaron errudunak geu izan arte. Seinala ditzagun gazteak; nahiz eta jakin guri 18 edo 20 urterekin etxean egoteko esan baligute, balkoitik baino ez bada ere, kalera salto egingo genukeela. Nola orain ezin dugun halakorik egin, zertarako eskatu alternatibak? Seinalatu ditzagun, askoz errazagoa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.