andoni egana
HITZ ETZANAK

Zifrak

2021eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Zifraz eta grafikoz gogaitzeko adina izan dugu aurten. Askok azpimarratu du zenbakiek errealitatea erakutsi hainbat ezkutatu egiten dutela. Zenbakien hoztasunak ahantzarazi egiten digu, nonbait, zenbaki horietako bakoitzaren atzean dagoen pertsona eta bere ingurua.

Aste honetan irakurri dut berria: «Euskadin, indarkeria matxistak %18,6 egin du behera urtarrilean. 2020ko hilabete berean 339 salaketa ipini ziren, eta aurten, 276. Lurraldez lurralde, Gipuzkoan, %14,1 murriztu da (85etik 73ra); Bizkaian, %27,8 (205etik 148ra); Araban, aldiz, gora egin du %12,2 ( 49tik 55era)».

Berria azaltzeko moduak eragin zidan zerbait. Ez nuke jakingo zehazki zer esaten. Badakit datuak garrantzitsuak direna. Herritarrok datuon berri izateko eskubidea eta premia dugula ere badakit. Emateko modua zait kirrinkari. Hain arazo larriari herrialde, zenbaki, ehuneko, koma eta gainerako eransteak ez dakit mesede edo kalte egiten dion gure pertzepzioari. Gehiegi xehatutako alea hauts baita. Eta hauts horrek galaraz baitezake begien bistan duguna ere ezin ikusi ahal izatea. Betondo ubela, saihets sarraskitu gorria, begirada arrea edo umiliazio uherra, zenbaki, ehuneko eta kakotxetan islatzea ez da samurra. Berria ez zen txarra berez, baina…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.