andoni egana
HITZ ETZANAK

Hiltzen

2021eko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Lehen hilda bizi al ziren? Askotan etortzen zait gogora zalantza hori azken boladan. Eta ez da galdera metafisikoa. Ez naiz hil ondorengo bizitzaz ari, hil artekoaz baizik.

Duela bi-hiru belaunaldi, laurogei urte demagun, ez zen gure herrietan orain hainbat denda—eta are gutxiago orain hainbat denda espezializatu—; ez zen orain hainbat supermerkatu—bazkideek osaturiko kooperatibaren bat bai, akaso—; ez zen orain hainbat taberna eta jatetxe; ez zen gimnasiorik; ez zen orain hainbat liburutegi; ez zen bidaia agentziarik; ez zen orain hainbat... Eta halere, bizi, bizi ziren. Inor ez zuen eskasia horrek hiltzen. Orain, pandemiaren eraginez denda, taberna edo gimnasioren bat itxi dutela jabetzen garenean, erakusleihoan itxieraren berri ematen digun txartela irakurtzean, «herria hiltzen ari da» esateko ohitura hartu dugu. Gehixko, aukeran. Argiak, zalapartak, sartu-irtenak, «egun on, Don Pepito eta Don Alfontso»-ak… hil ala biziko kontu bihurtu zaizkigu.

Esateko modu bat baino ez dela esango dizute. Esateko moduek sakoneko kontuak azaleratzen dituzte, ordea. Kontsumorako nahi adina aukerarik ezean, ez gara deus. Hilda gaude. Horregatik esaten dugu «herria hiltzen ari da». Norbera hiltzen ari dela aitortzea baino samurragoa delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.