andoni egana
HITZ ETZANAK

Hirukoitza

2021eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Haurra ez du hain erraz engainatzen helduak. Promes batekin umeekikoa egiten oso zaila da. Alferrik esango diezu ezetz, orain ezetz, baina hurrengoan sekulakoak eta bi egingo dituzuela, bikoiztu egingo dela tiobiboetan emango dituzuen biren kopurua, beste sei lo egin eta lau aldiz ikusi ahal izango duela gaur galarazi diozun bideo hori, biharamunean nahi hainbat goxoki jan ahal izango duela... Promesak ez dio kasketaldia baretuko. Horregatik egin dit grazia Enrique Maia Iruñeko alkatearen ateraldiak. Berak eman zuen berria. Sanferminak bertan behera geratuko dira aurten ere. Ulertzekoa da osasun egoerari begiraturik. Erabili zuen ukendua iruditu zitzaidan xelebrea. Ba omen du esperantza 2022an jaiak ospatzekoa, eta orduan, hiru sanfermin batera bizitzeko aukera izango omen dugu, ohiko poza hirukoiztuz. Ez dakit ba nik, poza, grina, sentimendua... biderka daitezkeen zerbait diren. Haur hartu gaitu. Nik inoiz ez dut min herenik, poz bikoitzik edo laurden erdi bat neke sentitu.

Bestalde, oposizioa ez dator bat alkatearen albistea emateko moduarekin. Gainerakoekin kontsultatu gabe eta bere burua protagonista bakar azaldu da herritarren aurrean. «Nire gogoaren kontra... beharturik sentitzen naiz...». Niniko ditu nonbait jaiak. Ninikoegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.