Onintza Enbeita.
BIRA

Azalpenak

2021eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Guztiok pentsatu dugu noizbait ez dugula sekula gehiago azalpenik emango, baina eman egiten ditugu. Gehienetan eskatu egiten dizkigutelako, eta guk ere nahi gabe eskatu egiten ditugulako. Zertarako galdetzen dugu, bestela, ea besteak zer moduz dabiltzan haiekin kalean topo egiten dugunean? Erantzuna ez badugu entzun nahi, alferrik galdetzen dugu, eta entzun nahi badugu litekeena da momenturik egokiena ez izatea segun eta zer kontatzeko. Ordea, galderak egiten dizkiogu elkarri eta erantzun sinplerik ez dago.

Esate baterako, zertan lan egiten dudan galdetzen didatenean, hamar lerroko erantzunak ematen ditut. Egiten ditudan gauza guztiak zerrendatzen ditut alferrik. Askotan pentsatzen dut onena erantzun generiko bat ematea dela. Eta pentsatzen dut bikoteaz, edo umeez edo ez dakit zertaz galdetzen diotenean, berdina gertatzen zaiola jende askori. Esplikatu egin behar duzu baduzula bikotea, baina erabaki duzula harekin ez bizitzea edo umea bakarrik izatea edo gurasoak erresidentziara zergatik eraman dituzun edo bakardadea zergatik aukeratu duzun edo beste edozein gauza.

Ez badituzu gauza normalak edo normatiboak egiten, azalpenak eman behar dituzu, ia beti. Eta asko esplikatu behar diren gauzak zalantzan jartzea erraza da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.