Onintza Enbeita.
BIRA

Trukea

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Garai batean ohituago geunden trukera. Nahiz eta eguneroko bizimodua aurrera eramateko txanponak ere behar izaten ziren, gauza batzuk saldu egiten ziren eta besteak trukatu. Horrela iritsi dira barazkien haziak gure eskuetaraino: baserri batekoak eta bestekoak elkarren artean trukatzen zituztelako. Horrela, norbaiti indaba gutxi ateratzen bazitzaizkion urte batean, edo tomateak gorrinak eramaten bazizkion, hazi hori bera beste hainbat etxetan egoten zen. Eta horrek bermatu du gure etxeetan oraindik ere denetarik egotea.

Baina hori galtzeko arriskuan dago, dena erosten dugulako. Erosten ditugu hazi hibridatuak, erosten ditugu landare ez dakit nola tratatuak, eta alerik onenak jan ondoren besteak botatzeko kapaz gara.

Biodibertsitatea galtzen ari gara, baina atzo itxaropena bueltatu zidaten xehetasun txiki bi gertatu ziren. Duela egun batzuk kalabaza apaingarri batzuk eraman nizkion dendari bati erakusleihoan jartzeko, eta hark lore baten hazia oparitu zidan. Ordea, trukea ez da bakarrik gauzak hartu eta ematea. Emakume bat etorri zen azokara, eta tipula landareak nola izan esplikatu zidan, boligrafoz apuntatu nezan. Eskerrak eman nizkion: «Gure amamak burua galdu zuen, eta ez dugu patxadazko landarerik lortu azken urteetan». Jakintza ere trukatu daiteke, bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.