andoni egana
HITZ ETZANAK

Argizaiola

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Oholtzan pasa izan dudan rato txarren artean, bat badut gogoan ongi itsatsia. Laurogeiko hamarraldiaren bukaera aldera izango zen, nire memoriak itoginik ez badu, Gipuzkoako Zubietan. Garaitsu hartan modan jarri zen gaia hitzez eman ordez objektu baten bitartez ematea eta argizaiola bat ekarri zidaten eskuetara. Ez nekien zer zen, ez nola izena zuen; ez nekien zertarako erabiltzen zuten iraganean; ez nekien deus. Eta hasi egin behar. Eta zerbait esan egin behar...

Egunkari honetan sumatu dut azken egunotan liburu baten iragarkia. Hemendik. «Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak». Online dago salgai. Bada ia urte bete argitara eman zutela baina oharkabean pasatu zitzaidan orain arte. «Atzoko eta gaurko industriako eta artisautzako objektuen hautaketa honen bidez, Euskal Herri bizi-bizi bat erakusten du liburuak», diote Hemendik elkartekoek. Beti izan naiz objektu zalea. Gure herriaren historian ze lotura eta funtzio izan duten jakiteak kitzikatzen nau. Eta gutxienekoa da argizaiola azaltzen den edo ez...

Berriz ez zitzaidala halakorik gertatuko, eta ikasi nituen argizaiolari buruz ikas zitezkeenak. Ez zait geroztik beste inon azaldu. Hala hobe. Askotan, jakinda gutxiago luzitzen da ez jakinda baino. Bertsotan bezala politikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.