Onintza Enbeita.
BIRA

Bidegorria

2021eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Oker geunden atzo arte. Oker geunden AHT abiadura handiko trena zentzugabea zela esaten genuenean. Betikoak omen ginen baserriak bota izanaz kexu ginenak; betikoak progresoari bidea itxi nahi genionak. Oker geunden Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuak lotzeko halakorik ez dela behar esaten genuenean. Oker geunden Parisera eta Madrilera joango omen ginelako trenean. Arrazoirik gabe esaten genuen abiadura handiko trenean hainbeste diru bota ordez, daukagun trenbide sarea hobetu behar genukeela. Ez geneukan arrazoirik ezertan, dena asmatzen ari ginen, eta kudeatzaile onek azpiegitura onak egingo zizkiguten guri, esker txarreko jende ezkertiarrari.

Eta orain, bat-batean, abiadura handiko tren hau bidegorria dela esan dute. Asko esatea da hori: bidegorriek askoz ere funtzio duinagoa dute delako trenak baino. Diru eta energia gehiegi gastatu omen da, izango denerako. Lotsa gutxi behar da guztion dirua proiektu erraldoi horretan xahutu eta gero hori esateko. Lotsa gutxi behar da jendeari etxea erauzi diozunean ezertarako ez dela izan esateko. Lotsa gutxi behar da esan dizkigutenak esan eta gero arrazoia harrokeria horrekin emateko (benetan eman gabe, noski). Erraza da txapuza bat egin duzula onartzea, inoren diruarekin egin duzunean eta txikitu duzuna zurea ez denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.