andoni egana
HITZ ETZANAK

Kandelak

2021eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Ia ezerk baino hobeto islatzen dute kandelek munduaren nondik norakoa. Argi egin zezaten erabili zituzten kandelak egiptoarrek Kristo sortu baino mende mordoska bat lehenagotik. Ziri bati animalien gantza eta erleen argizaria erantsi eta eskuetan hartzeko moduko tresna bat bazuten, non argia nahi, haraxe zuzendu behar zutena. Gugandik gertuago, Erdi Aroan erabili zituzten, eta baita gerora ere, esaterako, balearen esperma erregai ona zela jabetu zirenean. Parafinazkoak ezagutu izan ditugu azkenaldian...

Argi egin zezaten erabili izan ziren kandelak duela gutxira arte. Orain —eta ez naiz erlijio eremuetan sartuko— itzala sor dezaten erabiltzen dira, kontrakoa dirudien arren. Propio argiak itzali, eta orduan pizten dira kandelak, izan urtebetetze ospakizunetan, izan afari erromantikoetan, izan lagunarteko bilerak goxatzeko. Gehiegizko joritasunaren seinale baino ez da kandelen egungo erabilera. Argiak itzali behar, kandelak pizteko.

Dena den, azken egunotan zeruak eta lurrak bat egin behar dutela sinetsi du jende askok. Argindarra kenduko diguten beldurrez, gas-bonbonak eta kandelak erosteari ekin dio jendeak tropelean. Larritasun funtsik gabea irudituko zaio beste askori. Kandelen berezko funtzioa zein zen gogorarazteko balio badu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.