Onintza Enbeita.
BIRA

Dalia beltza

2022ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez aurkitu zuten Elisabeth Shorten gorpua Los Angeleseko Leinmert parkean, erditik bi eginda. Dalia beltza izena jarri zioten, orduantxe estreinatu berria zelako Dalia urdina izeneko filma eta Short beti beltzez jantzita ibiltzen zelako. Hori da garaiko kronikek diotena, behintzat. 1924an inor gutxik hitz egiten zuen indarkeria matxistaz, eta, bizitzak oraingo aldean gutxi balio zuenez, bizimodua ateratzeko tabernetan lan egiten zuen emakumearen gorpuak ez zuen Polizia asaldatu.

Steve Hodel ikertzaile pribatuak aitaren argazki albumean Shorten argazki bat ikusi omen zuen hura hil eta denbora batera, eta, harietatik tiraka, argi ikusi ei zuen bere aitak hil zuela neska gaztea: maitaleak zirela kontatu zioten lekukoek, Hodel aita medikua zen, eta gorpu bat nondik erdibitu asmatuko zukeen, haren kontsultatik hurbil ikusi zuten Short bizirik azken aldiz... Hodelek gerora kontatu omen zuenez, bere aita atxilotzeak medikuek eta Poliziak legez kanpoko abortuen inguruan zeukaten negozioa aterako zuen argitara, eta horregatik erabaki zuten hiltzailea bakean uztea.

1924an gertatu zen, Ameriketako Estatu Batuetan. Zenbat uste duzue aldatu direla gauzak harrezkero? Zenbat balio du orain eta hemen emakume langile baten bizitzak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.