Onintza Enbeita.
BIRA

Inozoa ez

2022ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Zaharra banaiz, inozoa ez. Hala esan du Valentziako gizon batek, eta kanpaina bat abiarazi du. Milaka sinadura bildu ditu banketxeetan zuzeneko arreta eman dezatela eskatzeko. Askok pentsatuko genuen noizbait horretan: lehenengo, egin behar dugun guztia makinen bidez egiteko agindu ziguten, eta gero, langileak aldran kaleratu dituzte. Kontua da, nola guk badakigun Internet erabiltzen eta badugun sakelako telefonoa, zaharrekin lotzen dugula beti zuzeneko arretaren beharra. Aurrez aurrekoaren parekorik ez dago, ordea. Edozein zalantza argitu behar dugunean, makinak ez digu erantzuten, eta gure laneko ordutegia dela eta ez dela, banketxera joateko aukera mugatuak dauzkagu. Goazenean, gainera, ez digute kasurik egiten: goizean 10:00ak baino beranduago doanak ezin du fakturarik ordaindu, baina lehenago doana goizegi doa, arratsaldez doanak ezin du diru fisikorik eskatu...

Herritarrak bagara, baina inozoak ez. Ez dira zaharrak bakarrik aurrez aurreko arreta behar dutenak: zaharrak ez garenok ere zalantzak ditugu. Gure dirua da bankuek erabiltzen dutena: gehienetan, gogor egindako lanaren truke irabazten duguna. Guztiok merezi dugu kontu handiz esplika diezaguten zertan den gure bizibidearen emaitza, eta, zelan ez, zaharrenei errespetua ere zor zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.