andoni egana
HITZ ETZANAK

Anima zaitez!

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Erretxindu ere egin izan zara noizbait, motibo handirik gabe, «anima zaitez!» bat entzutean. Aitor ezazu. Ez duzu batere gustuko norbaitek zerbaiterako anima zaitzan. Izan telefono dei baten amaiera, izan txartel baten azpialdean irakur daitekeen esaldia, «anima zaitez!» horrek atzerakoa eragiten dizu. «Anima zaitez!» dioen horrek segurutzatjotzen du berak atsegin duen ekimen hori atsegin duzula zuk ere. Eta nola aitaren batean baiezkorik ez duzun eman, pentsatzen du animo kontua dela, gogogabetua zaudela, etxetik irteteko perezaz. Horregatik animatzen zaitu...

Zerbaitetan itsu-itsuan sinesten duenari ez zaio buruan sartzen beste batek hain sutsuki ez sinestea. Kosta egingo zaizu esatea ez dela animo kontua, animatuta zaudela, eta gainera zure animoa zurea dela eta ez duzula haren berri inori zertan eman... ezetz, ez duzula nahi eta kito. Eta esaten badiozu ere ez du ulertuko, itsu klase horrek gorreria ere badu nonbait eta. Berean segituko du, animatzeko esanez.

Apaiz laikoaren esaldirik maiteena da «anima zaitez!». Berak jendea animatuko ez balu, herria, auzoa, kirol-elkartea, festa-komisioa, dena delakoa, hilda legoke. Sinismen horrek bizi du. Onberaldia duzun egunetan, horrelakoak ere beharrezkoak direla pentsatzera iritsi izan zara...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.