andoni egana
HITZ ETZANAK

Itomen egunak

2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Gozogilearentzat urtarrilaren bosta izan daiteke; kandelagilearentzat urriaren hogeita hamaika; uztailaren hogeita hamarra zen beste ofizio askotako langileentzat egun seinalatua, oporretara joan aurretik lanak bukatu beharreko eguna. Aspaldian jabetu nintzen sortzaileontzat urteko egunik itogarriena irailaren bia izan ohi dela.

Urtero-urtero, irailaren bia iristearekin, sortzailearen telefonoa ketan ipintzen da. Berak ez du beste munduko ezer egiten telefonoa hartzea ez bada, baina badu nork hots eginik. Eragile jendea irailarekin itzultzen da lanera, eta egun batez egokitu ondoren, hurrengoan, ditxosozko irailaren bian, indarberritua, munduan beste zereginik ez balitz bezala ekiten dio buruan dakartzan asmoak gauzatuko dizkionaren bila. Parrillak osatzen hasten dira irrati eta telebistetakoak; ezohikoak diren ekitaldiak antolatzeko asmotan eskolara itzuli berri diren irakasleak; elkarteetako langile soldatapeko eta ez soldatapekoak gauza bera; lehen zerbait hitz eginda zegoenak, itxi eta zehaztu egin nahi izaten du tratua, orain, presaka, irailaren bian beti, bera lanera itzuli delako.

Bi aukera ditu bere kabuz ari den sortzaileak. Itomenaren pean odoltxartu ala besteen atseden osteko grina eta euforia bere egin. Bigarren aukera hobea da ia...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.