Onintza Enbeita.
BIRA

Erleak

2022ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Elizabeth II.aren erleei abisua eman diete: «Zuen jabea hil da, baina jabe berria ere ona izango da». Hori erritu ingelesaren arabera esango ziotela pentsatzen dut, baina Euskal Herrian abisu ematen zitzaien erleei etxeko nagusia hiltzen zenean: «Erleak, hil da etxeko nagusia; erleak, elizarako beharko da argia». Tokian tokiko aldaketak izango ditu esaldiak, baina esentzia horixe da: etxeko nagusiaren heriotzaren berri ematea intsektu eztigileei. Lehen, pertsonak baino gehiago ziren baserriaren ardatz ziren izakiak. Abere asko izateak zuen garrantziak eman zion euskarari aberatsa hitza, adibidez. Unitate ekonomiko perfektua eta errespetuzkoa zen baserria: han bizi zen izaki eta gizaki ororentzat janaria bermatzen zuen, eta soberakinarekin bestelako gastuetarako dirua ateratzen zuten.

Gero ipuin makabro bat sinetsarazi ziguten, eta hogei abelburuk jaten zuten zelaian ziento bat sartzen hasi ginen haientzako janaria erosteko aukera zegoelako. Baina lehenago ez bezala, animalia asko zeuden etxeetan barazkiak ekoizteari utzi zitzaion apurka-apurka, eta alderantziz, eta inork ez zion inori inoren heriotzaren berririk ematen, elkarrentzat arrotz bihurtu ginelako. Eta dena joan da gain behera. Hil dezagun hau guztia honela izatea eragin duen sistema, eta izan gaitezen burujabeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.