andoni egana
HITZ ETZANAK

Zenbatzen

2022ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Apustu sonatua. Bi lagun, herri-kiroletan, aurrez aurre. Bata garaile; galtzaile bestea. Jokorako hitzartuak zeuden sosak garailearentzat, jakina. Sarreratan lortu zutena, erdi bana. Irabazlearen poza hainbatekoa izaten da, ordea, galtzailearen mina. Horrelakoetan, edozer da helduleku. Sarrera-diruak banatzen hasi zirenean, gutxitxo iritzi zion galtzaileak. Jende gehiago zela plazan. Ez zela fio kontaduriarekin. Aurkariaren lagunegiak ote ziren eta lehenez gainera ziria sartu nahi ote zioten...

ETBk eman zuen apustua, eta ETBra jo zuen galtzailearen kuadrillak irudi bila. Zezen-plaza gazta zatitan banatu, eta ikusleak banan-banan kontatzen aritu omen ziren. Ez dut emaitzaren berri.

Aurrerantzean ez da horrelakorik gertatuko, Gipuzkoan behintzat. Jokorako etxe, frontoi eta gainerakoetan antolaturiko apustuen fakturak ere Ticket Bai sistemaren bidez helduko zaizkio Ogasunari. Estutzen ari da kontua nonbait. Eta Ogasunarekin zerikusi zuzenik ez duen galdera bat ere bururatzen zait gai honen jiran. Eusko Jaurlaritza jokozaletasunaren aurkako kanpainak egiten eta apustu-etxeei baldintzak jartzen ari den bitartean telebista publikoak apustuak eskaintzea ez al da kontraesana? «Hori ere kendu egin behar alzigutek?» esango du norbaitek...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.