andoni egana
HITZ ETZANAK

Giro ona

2022ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Berak egiten ez duena nik egin behar izaten dut; komunean pasatzen du lanegunaren laurdena; erretzailea delako noiznahi irten al daiteke kalera guk atseden ordua baino baliatu ezin dugunean?; arduradun izendatu zuten unetik «Hamalau» balitz bezala jokatzen du eta ez du deus balio; beti ari da jefeengatik gaizki esaka baina gero bileretan ez du ahorik irekitzen; lanerako ez, baina opor-egunak aukeratzerakoan bera da mugitzen lehena; nik ez dakit nola lortzen duen hainbeste baja!; azkena iritsi nintzelako hutsaren hurrengotzat hartzen naute; urduri jartzen da eta gainerakoak urduritzen gaitu; «egunon» bat kentzeko ere ia erreberentzia egin behar izaten zaio; otsaila baino xuhurragoa da; goikoekin bera da eta menpekoekin maltzurra...

Gipuzkoako Foru Aldundiak inkesta baten berri eman du. Lantokian eroso sentitzeko zer beharko genukeen galdetzean, baldintza duinak eskatzen ditugu lehenik. Ondoren, gustuko lana izatea. Eta hirugarrenik, giro ona eta adiskidetasuna sentitzea.

Txikitik gorako edozein lantegitan ari den askori entzun izan dizkiogu lehen ahapaldiko esaldiak edo oso antzekoak. Baldintzen duina eta gustuko lana ez dirudi kale kantoia jiratuta soilik lor daitezkeenik. Eta giro onak eta adiskidetasunak ez lukete horiek baino zedarri hoberik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.