Albistea entzun

BIRA

Gizonik indartsuena

Onintza Enbeita -

2023ko otsailak 8

Martins Licis telebistan ikusi nuenean, garai bateko emakume bizardunekin gogoratu nintzen. Ez daukat ezer gizon horren kontra, ojo! Ondo iruditzen zait genetikak eman dion ahala erakustea. Ezaugarri berezi guztiak ikuskizun bihurtzen ditugula iruditzen zait, ordea: munduko pertsonarik garaiena, txikiena, zaharrena... Berdin du nori esker daukagun boto eskubidea edo nori bururatu zitzaion piperrak kordetan lehortu eta saltsak egiteko erabiltzea. Horiek ez dira gauza arraroak dagoeneko. Guk nahi duguna da ikusi nola egiten duen beste batek guk egin ezin duguna, nola jaso dezakeen harri izugarria aste betean bakarrik entrenatuta. Imajinatu egin nahi dugu nola txikituko lituzkeen gure etsaiak.

Seguruenetik bizitza erraztu egingo dio Licisi hain indartsua izateak, baina hortik aurrera, dena da ikuskizuna. Azokara eramaten den piztia exotikoa. Behar dugu guk gauza bereziak ikustea, baina begira Altzoko handiari zer gertatu zitzaion: bera baino gehiago aberastu ziren bera hartuta hor zehar ibili ziren zenbait. Min bezalako bat egiten dit horretaz gogoratzeak eta oraindik ere gertatzen dela pentsatzeak. Agian ez zaio Licisi gertatuko, oxala, baina ez genuke ahaztu behar espektakuluak gorputzak behar dituen bezala, bihotzak txikitu egiten dituela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...