Onintza Enbeita.
BIRA

Isilaraziak

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Azkazalarekin zauritzen dute elkar. Batek eskua ematen dio besteari, eta gai bat aukeratzen dute: pertsonak, animaliak... Orduan eskua eman duenaren ukabil gainean arraskatzen hasten da bestea. Alfabetoko letra bakoitzarekin erabakitako gaiari dagokion hitz bat edo izen bat esan behar du eskua besteen esku uzten duenak eta bizkor ez badabil, zauria egiten dio besteak arraskatu eta arraskatu. Jakina, zenbat eta astiroago esan izenak zauria handiagoa da. Umeen arteko jolasa da, eta zauriak batek baino gehiagok ditu. Betiko moduan, eskolan astiroen dabiltzanek dituzte zauririk handienak. Momentuz inork ez du ezer egin jolasa gelditzeko, eta ume batek ere ez du salataria izan nahi. Norbaiti arreta piztu behar lioke, baina umeen gauzak direla esaten dute. Jakina, hori esaten dutenek ez daukate zertan pentsatu ea euren seme-alabek zergatik ez duten inoiz eskua besteen esku utzi behar zauri diezaioten.

Batzuk beti dira zauri egileak. Umetan zein nagusitan. Nik umetan hala ezagutu nituenak halakoxeak dira nagusitan ere. Zerbait ez gara ondo egiten ari: oraindik ere biktimak dira isilarazten direnak. Salatariak izateko beldurra dutelako, liderrari aurre egiteko gai ez direlako eta helduek haien mina ikusten ez dugulako. Beti biktimak isilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.