Onintza Enbeita.
BIRA

Umeak

2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Nola egiten du astoak? Iiii-aaa. Nola egiten du txakurrak? Uau-uau. Norekin joaten da amama apapan? Aitaitarekin. Nork ekarriko dizkizu zapata berriak? Amak. Zenbat zara nirea? Piloa. Nola esaten diozu Asierri? Txotxo. Norekin ibiliko zara simi-samuetan? Laiatzekin. Nola egiten du gure umeak dantzan? Nola egiten du lo? Zer esan dizu Irunek gaur eskolan? Zer daukazu fardelean? Non daukazu txirrina? Emango diozu izebari muxua? Emaiozu besarkada bat halakori, amaren laguna da eta. Bazara nire laguna? Ipini haserre aurpegia. Zer egingo dugu orain? Ñam-ñam. Egin txalo umeak, egin txalo. Kantatu Pintto-Pintto. Etorriko zara nirekin? Nori kantatuko diogu gaur Zorionak zuri? Ba al daukazu kili-kilirik? Zenbat urte dituzu? Katutxuak zelan egiten du?

Galdera guztiak erantzuten badizkizu ere, ez duzu ordubete beharko urte biko umeari galdetegi hau pasatzeko. Eta hor daude gure umeak: egun guztian galdera berak erantzuten. Amak egiten dizkiolako, amamak jakin nahi duelako, lehengusu zaharragoek izeba imitatzen dutelako edo familia guztian inor originalik ez dagoelako. Kontua da, egunean mila aldiz esplikatu behar dituela dakizkien gauza guztiak. Koherentzia handirik gabe, milaka galdera bata bestearen atzetik egiten dizkiote. Ez ote da nahikoa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.