Onintza Enbeita.
BIRA

Gezurrak

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Koronabirusaz ari zen taberna guztiarentzat hizketan. Txinatarrek gezurra omen diote. Bazitekeela esan nion, baina berak gezurra ikusten duen lekuan egia ikusteko aukera badagoela. Haren teoriaren arabera, esaten dutenaren bikoitza edo hirukoitza izan dira birusak hil dituenak, baina ez dute alarmarik nahi. Larri zegoena bera zela iruditu zaitzaidan hasieratik: gauzak dauden moduan, oraindik ere Txinara begira egoteko, Koronak asko larritzen zuen. Besteena ez dakit, baina nire kafea izorratzeko engaiatuta zegoen gizona. Galdetu egin nion ea zergatik esango zuten txinatarrek gezurra, ondo antolatutako gizartea zirela, eta haien artean dauden ezberdintasun sozialak zein ekonomikoak gure artean ere badirela. Eta bera berean: Bartzelonako ez dakit zein azoka bertan behera utzi badute, zerbaitengatik izango dela.

Ezin izan nion eutsi bere zepoan erori gabe, baina lo gutxi eginda nengoen, eta neuk ere lasaitu beharra neukan: utzi itzazu txinatarrak eta Korona bakean. Haiek hilabete eskasean ospitale bi eraiki dituzte, eta guk astebete eta gero, amianto artetik langile bi atera ezinik jarraitzen dugu. Espabilatu hadi, espabilatu, txinatarren gezurrek baino arrasto latzagoa dute guregan hemengo agintariek esaten dizkigutenek. Kafea ordaindu zidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.