Onintza Enbeita.
BIRA

Gezurrak

2021eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Iragan larunbatean ez zen kale zurruterako deialdirik izan Gernikan. Auditorioan eta Pasealekuan elkartu ziren gazteak ez ziren milaka izan, eta talde bat baino gehiago afaltzen baino ez zeuden. Ertzaintza ingurura gerturatu zenean, tabernak irekita zeuden oraindik, eta itxi zituztenean, beheko kaleak eta taberna aurreak hustu egin zituzten. Beraz, normala denez, eta 22:00 arte kalean egon gaitezkeenez inongo legerik urratu gabe, hainbat gazte elkartu ziren Pasealeku eta Auditorio inguruan. Beste egoera askotan ohi denez, aukera zeukaten aurpegia estali gabeko agenteak edo udaltzainak bidaltzeko gazteei han ez egoteko abisu ematera. Ez, ordea: jipoitu egin zituzten arrazoi garbirik gabe. Eta ospitaleko sarrera blokeatu zuten zaurituak identifikatu arte.

Hurrengo egunean ez zen beste berririk izan albistegietan. Hori bai, kale zurrutaren gezurra justifikatu nahi duenak hobe luke bere egunkarian Gernikako argazkia jartzea Gernikaz ari denean.

Jokaldia bikaina da: etorri, kolpatueta komunikabideei titulu erraz batzuk eman. Eta kalean ez da asmatutako istiluez baino beste ezertaz hitz egingo. Gazteak begi puntuan jartzen dizkiguten bitartean, izurritearen kudeaketa negargarria ezkutatu egin nahi digute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.