Onintza Enbeita
BIRA

Iraila

2021eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Ondo hasi zen. Lehen astean, udak ekarri ez zuen beroa ekarri zuen. Hari buruz kantatzen duten kantu erromantiko guztiek zentzua hartu zuten. Berriz ere kantatu genuen nola maitasuna amaitu edo hasten den irailean, berriz ere gogoratu genuen zer egiteari utziko diogun eta zer egiten hasiko garen, umeak eskolara hasi zirenean gurasoak poztu adina larritu ziren aitona-amonak...

Halako batean, ordea, telefonoa jo eta jo hasi zen. Oporretan hamargarren kajoira erori zitzaizkigun lan horien esperoan zeudenek honezkero lehen kajoian zituzten bildu beharrekoak. Lankideak zain zeuden lana banatu eta kurtsoari gogor ekiteko. Udazkenean egin ahal izango ditugula diruditen jaiak egiteko batzarrak hasi ziren. Bizitza itzultzeko gutxi falta dela esan digute, eta bertsolari txapelketak jokatu egingo dira; koplak amaitu dira.

Iraila asko gustatzen zitzaidan lehen, baina aurten ez dakit zergatik etorri den horrela. Haserretu egin zaidala iruditzen zait. Ez dakit izurriaren ondorioa den, edo adinarena, edo gauzak egiteko antolaketa moduak despraktikatu izanarena, edo besterik gabe oporrena. Kontua da aurten alper-harriaren moduan pasatu zaidala iraila gainetik. Ohartu naizenerako plantxatuta gelditu naiz. Eta oraindik hilabete asko gelditzen dira berriro ere ekaina izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.