Onintza Enbeita.
BIRA

Dolu txikiak

2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Bakoitzak bere inguruan duenaren arabera neurtzen du egoera, eta bizi den lekuaren edo bizi duen momentuaren araberako ondorioak ateratzen ditu. Dena dela, uste dut adostasun handiz onar dezakegula urte hau desastrea izan dela. Izurritearen kudeaketak desastre emozional nabarmena eragin digu. Izango dira ondorio ekonomikoak eta sozialak eta kulturalak ere, baina harrigarria da jendearen aldartea zenbat aldatu den. Duela urte erdi pasa gure udalerriko 50 emakume geunden saretuta eta antolatuta. Konfinamendua baino astebete lehenago ekitaldia egin genuen Ariatzako elizan. Ez da hainbeste denbora igaro, baina guregan marka handia utzi du izurriteak: taldea osorik elkartu ezinik gabiltza. Arazo bakarra ez da beldurra izan. Birus bati beldur izugarria izaten erakutsi digute, beldur horrek etxean bakartu gaitu, eta, harrigarria dirudien arren, etxetik ateratzeko nagitu egin gara.

Ez nuke hala gertatzerik nahi, baina badirudi gauza batzuk betirako geratuko direla hemen: kaleko giroa edo kalean giroa sor dadin eman beharreko baldintzak ez dira bat-batean sortuko. Eta pena da. Gure kasuan, sarea zulatu egin zaigu eta dolu baten moduan bizi dut zulo bakoitza. Eta urtea doluz bete zait pentsatzen hasi naizenerako. Kalea merezi dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.