Onintza Enbeita.
BIRA

Azoka

2021eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Amaitu da azoka, Durangokoa. Datorren urtera arte itxi dituzte standak, zarratu dituzte boligrafoen tapak eta egin dituzte kontuak. Datozen asteetan inor gutxik usainduko du Landakon literaturarik edo musikarik. Batzuen kontuak triste samarrak izango ziren aurten aurreko urteekin alderatuta. Ez ei da polita diruaz hitz egitea, baina batzuetan egin behar da. Durangoko azoka bizi direla eta ari direla erakusteko lekua da argitaletxe eta diskoetxe txiki askorentzat, eta zer esanik ez autoekoizpenera jotzen dutenentzat. Aurten aforoak mugatuta egon dira, eta ez dakit nik sarrera erreserbatu zuten guztiak iritsi diren Durangora. Horrek eragin egin du azken emaitzan.

Edozelan ere,azoka ederra da eta aurtengoa ere hala izan da... Ederra da azoka, aspaldibatean aurrez aurre ikusi ez duzun lagun baten liburua erosi dezakezulako, edo miresmenez irakurri izan duzun norbaitek zu irakurtzen zaituela esan dizulako, edo zure aldean ausartak diren emakume gazte feministak idazten ari direla ikusten duzulako. Azoka ederra da existitzen zenik ez zenekien argitalpen bat aurkitzen duzulako edo instituzioen standek arrakasta gutxi dutelako. Ez da izan euskaldunok, irakurleok zein sortzaileek, merezi genuen adinako azoka. Ordea, izan da. Eta hori ere bada zerbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.