Onintza Enbeita.
BIRA

Aholkuak

2022ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Ze zaila den besteengan ikusten duguna guregan antzematea. Ze erraz analizatzen ditugun psikologikoki gure inguruan daudenak eta haien harremanak. Seguruenetik halako edo bestelako inguruan hezi denak badaki zer daukan ondoan, eta seguruenetik guk esaten dioguna jakin egingo du. Hala ere, esan egiten dugu. Guri esaten digutenean alderantzizkoa gertatzen zaigu, ordea: gehienetan kontziente izaten gara esaten ari zaigunak arrazoia daukala, baina gutxitan egiten dugu zerbait egoera aldatzeko. Aholku asko ematen dituenak falta izaten omen ditu beretzat, eta hortxe ibiltzen gara ingurukoen arazoei begira norbereak bakarrik konpondu daitezen desiratzen.

Kontua da, askotan, erosoagoa dela gauzak bere horretan uztea aldatzea baino. Norbere inguruaz ari naiz, jakina, ez munduaz edo egitura sozialez. Horiek aldatzeko lan egin behar da. Norberak, ordea, leku bat dauka bere familian, bere bikotean, bere kuadrillan, bere lantokian, bere aisialdiko taldeetan edo joaten den leku guztietan. Leku hori ez da beti izaten geuk hartzen duguna: askotan eman diguten posizioarekin konformatu egiten gara. Batera zein bestera dela, gauden leku horretatik eraiki dugunean gure bizitzaren zati handi bat, zaila izaten da aldatzea. Horrek inguruko guztiek euren ipurdia mugitzea esan nahi baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.