Onintza Enbeita.
BIRA

Zerrenda

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Aria Starkek aita nola hil zioten ikusi zuen umetan, eta mendekua hartuko zuela zin egin zion bere buruari. Aitaren hilketan parte hartu zuten guztien izenak gorde zituen gogoan, eta gauero errepikatzen zituen. Zerrenda osoa esan arte ez zuen lorik egiten. Gorrotoaren eta hilketan izandako garrantziaren arabera ordenatuta zituen izenak. Bat hiltzen bazen, haren hurrengoak hartzen zuen aurrekoaren lekua, eta horrela, zerrendan inor ere ez geratu arte. Pena hartzen zuen beste norbaitek hiltzen zituenean zerrendan gordeta zituen pertsonak.

Aria Stark fikzioa da, jakina, eta nik ez dut sekula inor hiltzerik pentsatu. Hala ere, gauero errepasatzen dut bizitza izorratu didatenen zerrenda: burla egin didatenak, nire lana zalantzan jarri dutenak, polita izateko lodiegi iritzi didatenak, bertsotan bainoago negar egiten dudala esaten didatenak, gure hizkuntza zapaltzen dutenak, feminismoa gorroto dutenak, pertsonen esplotazioak aberastu dituenak... Batetik, oztopoak gainditu egin ditudala ikusten dut, eta, bestetik, izorratu nautenek zorterik ez izateak pozten nau.

Ez dut mendekuan sinisten, baina fikziozko pertsonaia maitatuenetakoa dut Stark txikia. Neuk ere egunero errepasatzen dut neure zerrenda. Ez dut inor hil dadin nahi, baina batzuei zerbait gaizki ateratzeak lasaitu egingo ninduke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.