Onintza Enbeita.
BIRA

Memoria(k)

2023ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
George Gänswein haserre dago Benedikto XVI.aren heriotzaren ondoren haren izena zikindu nahi omen dutenekin. Aita Santu ohiaren idazkaria izan da Gänswein eta hari buruz esan direnekin ez dator bat. Memoria-liburu bat argitaratuko duela iragarri du, eta Vatikanoa astindu egin ei du notiziak. Hala irakurri dut. Pentsatzen dut litekeena dela, izen bat garbitzearekin batera, beste batzuena zikintzea. Halako etxeetan badakigu zer gertatzen den: boterea zenbat eta esku gutxiagotan egon, orduan eta lohiago dira haren pasabideak. Edozelan ere, Italiako aldizkari batean esan du Gänsweinek ez dela egia Ratzinger Hitlerren aldekoa izan zenik. Hura boterera iritsi zenean sei urte baino ez zituen, eta hamaseirekin derrigortu egin omen zuten haren aldeko gazteriaren parte izatera. Hara hor gertaera berdina gogoratzeko modu oso desberdin bi. Zenbaiten memorian gordeta dagoen Ratzinger faxista zen, baina, Gänsweinek gogoratzen duenez, behartu egin zuten hala agertzera.

Ez dakit nik ezer Benedikto XVI.ari buruz: ez behintzat guztiok dakiguna baino gehiago. Hala ere, badakit memoriaren izenean, zenbat gauza asmatu diren gurean. Izan dena gorde nahian tranpak egiten dizkiogu geure memoriari: gerra zibila, derrigorrezko afiliazioak, demokratak, betidaniko abertzaleak, trantsizioa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.