Onintza Enbeita.
BIRA

Ozonoa

2023ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Neguaren zain egon gara eta iritsi da. Elurra ere ba omen dator. Bueno, zenbait lekutan badago honezkero. Poza eman dit termometroaren jaitsierak. Garai bakoitzak berea behar du, eta 2022ak ez du urtarorik izan: dena izan da uda. Klima aldaketa uste dugun baino larriagoa izango da guretzat, gure osasunarentzat, elikatzen gaituenaren ekoizpenarentzat... guztiontzat eta guztiarentzat.

Eta orain diote ozono kapa berregiten hasi dela. Konfinamendu garaian ere entzun nuen halako zerbait. Orduan ez nuen jakin zer pentsatu, eta orain, asko kostatzen zait sinistea. Nola berregingo da berez gure bizimoduak erabat suntsitu duen zera natural bat, gure bizimodua ez dugunean batere aldatu? Zalantzak sortzen dizkit guk egindako kaltea bere horretan utzita konpon litekeela pentsatzeak. Mendira asko joaten den lagun batek hondakin organikoei buruz esaten duenarekin gogoratzen naiz halakoetan: egun batean laranja azal bat botatzen baduzu mendian, izan daiteke naturarentzat ona hura deskonposatu eta ongarritzea. Milaka lagunek zientoka azal botatzen baditugu, ordea, kalte egingo genuke derrigor. Eta guk hondakin solidoak zein gasak milaka kiloka sortzen ditugu egunero. Guk gasa botatzen jarraitzen dugu ezer gertatuko ez balitz bezala; beraz, nola liteke planetak bere burua sendatzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.