Onintza Enbeita.
BIRA

Txikiak

2023ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Keinu txikiek aldatu izan dute mundua. Autobusean okupatzen zuen eserlekutik ez zen altxatu Rosa Parks eta ukabila jaso zuten Tommie Smith eta John Carlosek Mexikoko Olinpiar Jokoetan. Keinu biek lagundu zuten AEBetan beltzen eskubideak lortzeko bidean. Hamblinek eta D'Agostinok elkarri itxaron zioten proba garrantzitsu batean eta lehiaren gaineko ikuspegia aldatu zuen horrek. Gure eguneroko bizitzan ere keinuek balio dute. Dena pikutara botatzeko gogoa daukazunean atzamar lodia gorantz eginda begiratzen dizu maite duzun norbaitek publikotik, edo esku bat sentitzen duzu bizkarrean, edo gaur zeinen nekatuta etorri zaren igarri duen lagunak bere aulkia uzten dizu, edo zure burua ikusi ezinda zaudela esan diozun norbaitek zeinen dotore zauden azpimarratzen dizu.

Bizitzari ez diot luxu handirik eskatzen: ez ditut behar. Ez dut nahi daukadana baino etxe ez auto hoberik, ez dut behar urtero bidaia exotiko bat egiterik edo jatetxe garestietara joaterik. Nahikoa dut maite dudan norbait nire etxera badator kafe bat hartzera, edo konpainia onean oso urrun ez dagoen leku bat deskubritzea.Keinu txikiek aldaketa handiak ekarri dituzten moduan, ekintza txikiek plazer handia eman diezagukete. Ondo dago gauza handien bilajoatea, baina txikiekin gozatzeari utzi gabe.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.