andoni egana
HITZ ETZANAK

Iraila

2018ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Duela hamaika hilabete, 2017ko irailean, egunero idazteari ekin nion garaian, ahaleginak egin behar izaten nituen egun biz behin behintzat Kataluniari buruzko aipamenak saihesteko. Bila ibili gabe etortzen ziren gaiak. Egunero izan zitekeen aipagai Katalunia duela hamaika hilabete. Parlamentuaren deklarazioa, bozketa, errepresioa eta egurra, Piolin, Felipe VI.aren mehatxu hitzak, Rajoyren egonarri gaiztoa, preso politikoak, Puigdemont Bruselan, 155. artikulua indarrean jartzea, hauteskundeak... Egunero sortzen zuen Kataluniak berriren bat eta ia saihetsezin bihurtu zen eguneroko haranzko begirada.

Ahaztu egin dugunik ez nuke esango. Segur aski gure begiradak lehengo intentsitaterik ez duen arren, begi-zeharka hara begira segitzen dugu zer ikusiko, zer ikasiko. Eta ingurukoengan bi joera sumatu ditut. Baikorrek diote prozesua dela Kataluniakoa, denbora beharko duela, aitaren batean dena lor zitekeela pentsatzera ere ez ez zela inor iritsi, bidea egiten ari direla oztopoak oztopo. Ezkorren analisia laburragoa da. Batzuk barruan daude. Beste batzuk kanpoan. Eta gehienak lehen bezala.

Desiratzen nago berriz ere iraila hel dadin. Jakina baita abuztuan «hil ala biziko» kontuek ere oporrak hartzen dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.