andoni egana
HITZ ETZANAK

Pedalkadak

2021eko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Edertasuna erlatiboa da. Eder irudituko zaio askori herrigune garbi, argiztatu eta zirripi-zarrapa handirik gabea. Min emango dio zenbaiti herrigunean geratzen den tailer-aurki erori arre horrek. Baina horretara jo zuen aginteak duela berrogeiren bat urte. Industrialdeak sortu zituzten herrigunetik kanpo, oso urrutira izan gabe, baina kilometro batzuetara. Txukuntasunaren aitzakian, lana eta herri-bizitza bitan banatu zituzten.

Eta aldaketa horretan, ez txiki ez handi diren herrietan batik bat, bizikleta izan zen galtzaileetariko bat. Tailerra herrigunetik gertu zen garaian, langilerik gehienak bizikletaz joaten ziren lantegira. Urrundu zituztenetik, autoa premiazko dute, eguraldia oztopo baita askotan eta inertziak inertzia beti.

Aldaketa gehiago etorri da gerora. «Zerbitzu» kontzeptuak indar hartu zuen. Egin eta saldu ez ezik, eraman-ekarri egin beharra zegoen. Eta hor, hiri handietan batik bat, bizikletek beste agerraldi bat egin dute. Lehen lanera joateko tresna zirenak, orain lan-tresna dira. Eta egunotako berria da euskal rider batzuek kooperatibak sortu dituztela enpresa erraldoietan —Glovo, Deliveroo...— zeuzkaten lan badintzak hobetzeko asmotan. Bejondeiela! Izerdia izerdi da. Autoantolaketa heldu da bizikletara...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.