andoni egana
HITZ ETZANAK

Piezak

2021eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
IKEAn erositako altzarien montajeak sortzen zuen eztabaidarik. «Zuk bazenekiela esan zenuen dendan». «Badakit eta!». «Ez du ba ematen…». «Argibideak ez datoz bat piezekin!». «Nola ez dira bat etorriko? Zer uste duzu, juxtu guri eta propio oker eman dizkigutela?». «Bi pieza falta zaizkit niri». «Guri, bion artean ordaindu dugu eta». «Ba orduan bi pieza falta zaizkigu guri». «Hasieratik gaizki jarri dituzu, eta esan dizut…».

IKEAk ez du orain saldutako altzaririk montatzen. Baina aukera eskaintzen dizu —eztabaida ernegagarririk sor ez dadin— sakelakoaren aplikazio baten bidez, montatzaile batekin harremanean jartzeko. TaskRabbit enpresaren bidez burutuko du lan hori. Honek —auskalo non duen egoitza, auskalo non ordaintzen dituen zergak, auskalo nor den erantzule— bidaliko dizu horretarako prest bai, baina prestaturik ez dagoen norbait. Komisiotxo bat IKEArentzat; beste bat Task-Rabbitentzat… Tonto-tuntunena ere aberasten da horrela! Aplikazioen bidez norbait lor zenezake altzariak montatzeko, enkarguak egiteko, ikuskizunetarako… edo zure ordez txandan jartzeko.

Gizarte baten gainbeheraren argazkia: neska gazte bat Lanbideko txandan. Abaildua eta nekatua dagoen gizonezko edadetu baten tokia hartu du. Bi ordu. Hogeita bi euro. Beretzat, hamazazpi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.