andoni egana
HITZ ETZANAK

Noragabean

2021eko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Joan den ostegunez, Jim Thompsonen Emakume demonioa irakurtzen ari zen Zakilixuten laguna. «Ez dago xederik gabe gidatzen ibiltzea baino bizkorrago lur jota utziko zaituen gauzarik», zioen testuak. Auto-suntsipenaz ari ote zen otu zitzaion Zakilixuti...

Xederik gabe gidatzea... Bestelako sortzaileentzat ez dakit zenbateraino, baina autoa auto soil baino gehiago da bertsolariontzat. Bidaia konpartitzen ez dugunotan, berotze-ariketa leku ezin hobea da saio batera zoazenean; auto-ebaluaketa leku ezin egokiagoa, saioa burutu eta etxera bueltan zatozenean. Entrenamendu toki bihurtzen da autoa. Ez da xederik gabe gidatzea, atzera-aurrera baliatzen jakitea baizik.

Ezagutu izan ditut, ordea, sormena piztea beste xederik gabe autoa hartu eta norabide jakinekorik gabe gidatzen zuten bertsolariak. Propio. Txapelketa bat bazetorren, bertso-sorta baten erne-muina bazuten buruan... eta etxean ez zitzaien deus sortzen. Ez zeuden ohituak mahai batean, pantaila edo koaderno baten aurrean, sormenari eragiten. Autoa hartuko zuten, eta abiatu. Itzuleran, orduan bai, paper-punttaren batean apuntatuko zuten buruan ongi itsatsia zekartena.

Esango nuke pandemiak horretan ere eragin digula: zenbat eta auto-ordu gutxiago, orduan eta sormen-herdoil handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.