andoni egana
HITZ ETZANAK

Martinsaltoak

2021eko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak maiatzaren lehen astetik aurrera alarma egoerarik ez duela luzatuko, eta eztabaida piztu da. Erkidegoen eskumen urritasuna aipatu du zenbaitek. Burujabeago bagina ez genukeela horrela ibili beharrik dio askok. Erabat burujabe bagina, berriz...

Ez dira estreinakoz lotu izurria eta nortasun eskubidea. Duela urte gutxi aurkitu ziren, zizurkildar talde baten lanari esker, Pedro Maria Otañoren bertso batzuk, bere garaian Argentinako La Vasconia aldizkarian argitaratuak. XIX. mendearen bukaera aldera langosta izurri batek jo zuen mundua. Martinsaltuak deitzen die Otañok. Hitz hauekin ematen digu izurriaren hedaduraren berri: «Asian eta Afrikan indar daukala eta Europan ere agertzen dala diote baina, ez deritzat eguzkiaren azpian izan litekeanik mundu guztian, hemen den aina». Historiari eta poesiari heltzen die Otañok martinsalto izurriaren handia deskribatzeko.

Azken bertsoan, ordea, honela dio: «Gauza ugariagorik ez dela izan ohi? Bai, gehiago dira oraindik gure arrazoi oinperatuak! Esan det konta ezinak dirala baina ez dirade euskaldunen arauak aina… martinsaltuak!». Gure arauak; gure lege-zaharrak; gure eskubide eta arrazoiak... milioika martinsalto baino gehiago ziren. Hauek, sikiera, bazituzten hegoak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.