andoni egana
HITZ ETZANAK

Bai / Ez

2021eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Albiste izan da. Gipuzkoako epaile batek amari eman dio arrazoia. Aita-amak bananduta zeuden, eta 12 urteko alabari Osakidetzaren abisua heldu zitzaion abuztuaren bukaera aldera. Txertaketa ordu-lekuak eska zitzakeela aurrerantzean. Ama, alaba txertatzearen aldezegoen. Aitak, ordea, ez zuen horrelakorik nahi. Zalantzak zituen txertaketaren onuren inguruan, eta zalantza horiek arrazoitzeko gai zen. Epaileak arrazoi eman dio amari, eta, ondorioz, alaba txertatu egingo dute.

Bat: Justizia ez da beti dortokaren pare ibiltzen. Hilabetean ebatzi dute auzia. Bi: bananduriko bikoteen kasuan, txertaketarena bezain gatazkatsuak izan daitezke seme-alabei dagozkien beste kontu batzuk ere. Jaunartzea egin ala ez; haurraren elikadura; eskola publikoan ala pribatuan eman izena... Iritziak muturretakoak direnean, bada mila epaitegigai.

Hiru: bikote banandugabeentzat ere izan daiteke ideia egokia epaitegiena. Itsusitzat joko genuke guk, baina Ameriketako Estatu Batuetan, esaterako, kontu arrunt gisan hartuko lukete. Bi iritziak kontrajarriak direnean, batak bestea berera ekarri ezin duenean, elkarri xipoka luzaroan aritzea baino ia hobe da epaile baten esku uztea zirt edo zart egitearen zama. Elkarbizitzak merma txikiagoa izango luke gehienetan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.