andoni egana
HITZ ETZANAK

Eltze-lapikoak

2021eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Bart iluntzerako deitua zegoen itzalaldiak zentzu osoa zuen bere-berean. Argi usteko jendeak —bizitzako helburu nagusi dirua pilatzea bada usteko hori kendu ere egin daiteke— beste jende mordo bat ilunpera nola behartu duen ikusita, protesta beste biderik ez da geratzen. Bidenabar esanda, gizarte lokartu hau argindarraren salneurri basatiak piztu badu, gaitz erdi! Itzalpean erne izan diren iraultza txiki eta handiak ez dira gutxi lehen ere. Eta itzalaldiarekin batera burutzekoa zen kazeroladak ere bazuen bere zentzua. Euskaraz handiagoa beste edozein hizkuntzatan baino, argindar enpresen diru-nahi lotsagabeak dituen ondorioak euskaraz non nozitzen diren aintzat hartzen badugu. Argindarra ordaintzen bere sosak xahutzen dituenak ez du sekula itsu-lapikoa beteko. Bere eltze-itsua hutsik egongo da. Egingo ez dugu, ba, kazerolada!

Argindarraren garestitzeari galga ipintzeko asmotan, Espainiako Gobernua ba omen dabil zerbaitetan. Erabakiak bizkor—eta zuzen— har ditzaten ez dira gaizki etorriko lapiko-jotze edo eltze astintzeak.

Gure usadioan ere dena ez baita lehen mailako poesia, badugu kantu bat, afera luzatzen bada, hurrengo kazeroladan kolpeen erritmoan abesteko modukoa: «Mal gobierno etxian, zakurran potruak eltzian!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.