Onintza Enbeita.
BIRA

Argigarria

2022ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Harrigarria da aste egun buruzurian parrandan bazabiltza jendeak nola begiratzen zaituen. Zapatuan eta domekan normala da eguerdian etxetik atera eta gauera arte ez itzultzea, baina astelehenetik barikura beste modu batean behar gaitu munduak: eta guk ezin diogu munduari huts egin. Gure gurasoak gazteak ziren garaian eguerdiro ibiltzen ziren langileak txikiteoan. Gu gazteak ginenean astelehenetakoak bazuen txikiteo antza, baina beste aste egunetan ez zegoen halako ohiturarik. Orain, lekutan utzita daukagu lunes gernikes hura. Esan bai, esan harro esaten dugu: «lunes gernikes martitzenien golperik be ez», baina praktikan Gernikako astelehenek beste edozein lekutakoen antza dute.

Jendeak ez du txikiteorik egiten astelehenetan, azokara jende gutxi gerturatzen da neguan, ez dago aurrez aurreko sozializazioaren beharrik (antza), jendeak asteburuan erretzen du dirua, taberna askok itxi egiten dute neguko arratsaldeetan, ile-apaindegiek ez dute garai bateko moduan astelehenetan zabaltzen...

Harrigarria da jendeak nola begiratzen dituen aste egunetan, batez ere neguan, parrandara ateratzen direnak. Argigarria da jendearen jarrera hori bizi garen mundua ulertzeko: egun eta leku berdinetan pilatzen gaituzte lanerako, parrandarako, oporretarako zein erosketak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.